Zehaztapenak eta Baldintzak

Honako zehaztapenek eta baldintzek lege aldetik loteslea den kontratu bat ("kontratua") osatzen dute, zu ("bezeroa") eta Hamaika Itzulpen S.M.ren ("11itzulpen") artean. Kontratu hori 11itzulpen.eus webgunean ("webgunea") sartzeari eta hura erabiltzeari eta horri atxikita 11itzulpenek eskainitako itzulpen zerbitzuei ("zerbitzuak") buruzkoa da.

Webgunera sartzerakoan eta horko zerbitzuak erabiltzerakoan, zehaztapen eta zerbitzu baldintza hauetara lotestea onesten duzu. Honako dokumentu honi lotzerik nahi ez bazenu, oraintxe utzi behar zenuke webgunea.

Kontratu honi dagozkion ondorioetarako, "jatorrizko materialak" aipatzean, bezeroak 11itzulpeni helarazten dion zeinahi artxibo elektronikoz edo beste ezein motako artxiboz ari gara. Webgunea edo posta elektronikoa baliatuz bidalitako artxibook kontratu honi jarraituz egingo den zerbitzurako erabiliko dira.

Jatorrizko materialen itzulitako azken bertsioari "emaitza" edo "emaitzak" deituko zaio.

Zerbitzuak emateko eskaera edo eskabide formal bakoitzari "eskaera" izena emango zaio.

  1. 11itzulpen.eus itzulpen eskaerak online egiteko webgune bat da.
  2. Itzulpena kobratzeko, hitz kopurua, testuaren kategoria, hizkuntzak eta eskatutako zerbitzua hartuko dira kontuan. 11itzulpenek zenbatutako hitz kopurua, behin betikoa izateaz gain, ez da negoziagarria izango. Hitz kopuru hori begi-bistan eta argi egongo da eskaeraren egite prozesu guztian zehar. Hitz horien zenbaketan aldaketarik balego, bezeroari jakinaraziko litzaioke, hark onar dezan.
  3. Adierazitako prezio eta tarifa guztiak aurrez abisurik jaso gabe alda daitezke, betiere ezein eskaera formalki onartu baino lehen. 11itzulpenek beretzat gordetzen du eskaera onartu ondoren eska daitekeen edozein zerbitzu gehigarrigatik kobratzeko eskubidea.
  4. Bezeroaren ardura izango da jatorrizko materialak itzultzeko egokien deritzon zerbitzua eta testu kategoria hautatzea. Horregatik, hautatutako zerbitzuak bezeroaren berariazko eskakizunak beteko ez balitu, 11itzulpenek ez luke inongo erantzukizunik bere gain hartuko.
  5. Bezeroak itzulpen bat eskatzeko, jatorrizko materialak webgunean kargatu edo hara bidal ditzake edota posta elektronikoz igorri.
  6. Kontrako hitzarmenik ezean, webgunearen bitartez sartu ahal izango da itzulitako artxiboetara, itzulpena bukatu eta, gutxienez, sei hilabetez.
  7. 11itzulpenek ez du emaitzaren kalitatean eragin dezaketen jatorrizko materialeko akats edo hutsegiteak zuzentzeko obligaziorik.
  8. 11itzulpenek beretzat gordetzen du desegokitzat jotzen duen materiala ez itzultzeko eskubidea, bai izaera iraingarria, ospe kentzailea edo lizuna izateagatik bai araudiek nahiz legeek ezarritako ezein baldintza ez betetzeagatik edota 11itzulpenek desegokitzat jotzen duen beste edozein arrazoirengatik. Hala, gai hauetan guztietan hartzen duen erabakia loteslea eta ezeztaezina izango da.
  9. 11itzulpenek bermatzen du bere itzulpen lan guztiek pertsonek egindako itzulpen profesionalek (esan nahi baita, berariazko industria-testuen kontzeptuak eta terminologia itzultzeko nahikoa gaituta dagoen itzultzaile profesional batek egindako itzulpena eta bigarren itzultzaile batek berrikusitakoa) erdiesten dituzten maila komertzialak lortuko dituztela.
  10. Emaitza jasotzeko aurreikusten diren orduak eskaera egitean bertan adierazten dira (entrega data). 11itzulpenek aipatutako epeak betetze aldera ahal duen guztia egingo duen arren, ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen entregan suerta daitekeen ezein atzerapenengatik. 11itzulpenek beretzat hartzen du entrega data aldatzeko eskubidea, eta, horretan aldaketaren bat izango balitz, bezeroarekin harremanetan jartzeko ahal duen guztia egingo du.
  11. Beste ordainketa eperen bat aurrez hitzartu ez bada, ordainketa entrega egin baino lehen egingo da.
  12. Bezeroak azken emaitza jaso eta 10 eguneko epea du, 11itzulpeni itzulpen lanean antzeman dezakeen ezein akats edo hutsegiteren berri emateko. 11itzulpenek behar den zeinahi zuzenketa dohainik egingo du arrazoizko epe baten barruan.
  13. Bezeroaren bermeak
    1. Bezeroak adierazten eta bermatzen du jatorrizko materialen eta haien osagaien jabe dela edo haien lizentzien onuraduna. Orobat dio materialon itzulpenak, argitalpenak, banaketak, salmentak edo emaitzaren bestelako erabilerak ez duela copyrightik, merkataritza markarik edo patenterik urratzen, ezta hirugarren baten eskubiderik ere.
    2. Bezeroak adierazten eta bermatzen du webgunera bidalitako jatorrizko materialak kalitate onekoak direla, eta ez dutela inolako okerrik ezta ortografia akatsik ere.
    3. Bezeroak ziurtatzen du ez duela erabiliko webgunearen funtzionamendu egokia eragotz dezakeen edo hura kaltetu edo kutsa dezakeen inolako gailurik, softwarerik edo errutinarik.
  14. 11itzulpenek ez du inolako adierazpenik edo bermerik ematen, gorago aipatu direnak salbu. Aurrez esanak murrizteko asmorik gabe, argitu behar da zerbitzuak "diren direnean" eta "egiteko aukeraren arabera" eskaintzen direla, espresuki edo inplizituki adierazitako beste inolako bermerik gabe, hala nola merkataritzarako edo helburu espezifiko baterako gaitasunak inplizituki dakartzan bermeak zein jabego eskubideak ez urratzekoak.
  15. 11itzulpenek ez du suerta daitekeen ezein kalteren (istripuzkoa, berezia nahiz ondoriorik ekar dezakeena) edo inolako galtzeren erantzukizunik hartuko, ezta beste edozein pertsonak edo erakundek bezeroari 11itzulpenek emandako zerbitzuetatik etor daitezkeen edo haiei atxikitakoetatik egin diezazkiokeen erreklamazioena ere. Berdin dio zein den erreklamazio horren izaera edo ekintzaren arrazoia nola aurkezten den, izan hori kontratuzkoa, erantzukizun zibilekoa edo beste ezein motatakoa. Orobat ez da erreklamaziorik aintzat hartuko proposamenetan eta horrekin lotutako gainerako dokumentazioan ageri den ezein elementuren bidez kalte horiek gertatzeko aukera 11itzulpeni jakinarazten bazaio ere. 11itzulpenek ez du jatorrizko ezein material galtzearen edo kaltetzearen erantzukizunik hartuko, ezta horiek emateaz arduratuko ere. 11itzulpenek bezeroaren aurrean hartuko duen erantzukizun handiena eskaeraren balioarena izango da, kasu guztietan, heriotza edo kalte pertsonalak tartean hartzen dituztenak salbu.
  16. Bezeroak kontratu hau betetzen ez badu, 11itzulpenek berehalakoan eteteko eskubidea izango du. Hori egin ostean, kontratu honetan ezarritakoari jarraituz, bezeroak hitzartutako erosketa prezio osoa ordaindu beharko du, burututako zerbitzuen eta egin bidean diren lanen ordainetan. Aitzitik, 11itzulpenek kontratua hausten badu, bezeroak ere kontratua bertan behera uzteko eskubidea du. Hori eginda, 11itzulpenek bezeroak emandako jatorrizko materialak eta hark emandako bestelako datuak itzuli beharko dizkio, ebazte datan eginda dauden emaitza guztiekin batera.
  17. Jatorrizko materialen eskubide guztiez, jabego titulartasunaz eta partaidetzaz gain, kontratu honetan bestela adierazten ez den artean, emaitzak zein patente, copyright eta know-how eskubide guztiak zein horien sekretu profesionalak bezeroarenak bakarrik dira, eta harenak bakarrik izaten jarraituko dute. Gorago aipatutakoaren kalte gabe, bezeroak onartzen du 11itzulpen honako hauen guztien gaineko ezein eskubideren, jabego titulartasunen eta partaidetzaren jabe bakarra dela: jatorrizko materialak itzultzean erabilitako metodologia, informazioa, softwarea eta datu baseak; eta jatorrizko materialen itzultze prozesuan 11itzulpenek sortutako asmakizunak, metodologia, berrikuntzak, know-howa eta datu baseak. Horren barnean sartzen dira, orobat, aipatutako horien patenteen, copyrighten, know-howen eta sekretu profesionalen eskubide guztiak ere, baldin eta emaitzen jabegoa (ez arriskuarena) eta haien copyrighta, know-howa eta sekretu profesionalak 11itzulpeni badagozkio, horrek aipatutako emaitzengatik dagokion ordainketa osoa jasotzen ez duen artean.
  18. Burututako lana eta bezeroak 11itzulpeni helarazitako ezein informazio isilpekoak izango dira. Aurrez bezeroaren onespenik jaso gabe, 11itzulpenek ez du aipatutako informazioa zabalduko, ezta beste moduren batera 11itzulpenek baimendutako langile edo baimendutako azpikontratista ez den inori ezagutaraziko ere, eta horiei beren lana egin ahal izateko behar dituen datuok bakarrik jakinaraziko zaizkie. Legeak aipatu ditugun datuak jendarteratzeko eskatuz gero edo 11itzulpenek horretan zerikusirik izan gabe informazioa zabaltzen bada, ahapaldi honetako xedapenak ez dira ezartzekoak izango.
  19. Bezeroak gerta daitezkeen galera, kalte, kostu zein gastu guztiek eragindakoengatik kalte ordainak eman, haietatik defendatuko eta ezein erantzukizunetik aske utziko du 11itzulpen, baita haren jabeak, zuzendariak, arduradunak, langileak, ordezkariak, agenteak, oinordekoak eta lagapen-hartzaileak ere. Horrek honako auzi, erreklamazio edo eskaera hauetako edozeinetan oinarritutakoetatik datozen, haietatik eratorritako edo haiek eragindako arrazoizko lege-gastuak barne hartzen ditu: (i) aldeetako zeinahik kontratu hau betetze aldera egindakoak, (ii) bezeroak kontratu honetan hitzartutako itunak, adierazpenak eta bermeak ez betetzeagatik, (iii) bezeroak ezein artikulu sortzeagatik, argitara emateagatik, sustatzeagatik, saltzeagatik edo banatzeagatik, (iv) bezeroak artikuluak sortzeagatik, argitara emateagatik, sustatzeagatik, erabiltzeagatik, inportatzeagatik, lizentzia emateagatik edo banatzeagatik ezein gobernuk edo agintari kolektibok ezar diezaiokeen edozein tasa eta zerga, karga, muga-zerga edo antzeko tarifak eragindakoak, edo (v) emaitzako ezein elementuk copyrightik, merkataritzako markarik, patenterik edo bestelako jabego eskubiderik urratzen duela-eta suerta daitekeen zeinahi erreklamaziorengatik.
  20. Erantzukizunetik, kalte ordaina ematetik eta baztertzetik salbuesten duen kontratu honetako ezein klausulak indarrean jarraituko du, edozein arrazoi delarik ere kontratua burutu ondoren ere.
  21. Zehaztapen eta baldintza hauetako atalen bat zilegia, baliagarria edo ezargarria ez dela erabakiko balitz, atal hori baliogabetzat joko litzateke. Horrek, jakina, ez die gainerako zehaztapen eta baldintzen baliagarritasunari eta ezargarritasunari eragingo.
  22. 11itzulpenek zehaztapen eta baldintza hauek edozein unetan alda ditzake.
  23. Webgune hau erabiltzerakoan, aipatutako Zehaztapen eta Baldintzetara lotestea onesten duzu.

    ITXI